Amesti Akademia

Akademia

AMESTI AKADEMIA 2005. urtean Urnietan sortutako irakaskuntza-zentro bat da. Eskola-laguntzako klaseak ematen ditugu, baina, gainera, oporretan, tailerrak, ikastaroak eta ludoteka antolatzen ditugu, adin guztietarako hainbat jarduerekin.

Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzentzen gatzaizkie, ikastetxean emandako gai horiek hobetu edo indartzeko helburuarekin.

Haurrengana ere zuzentzen gara jolasean ikas dezaten. Eta nola ez! gure helduen eta hirugarren adinekoen gelan, nagusiek hizkuntzak, matematikak edo mekanografia ikas ditzakete, baita marrazketa artistikoa edo irakurketa eta idazketa ere.

Talde txikitan zein banaka ematen ditugu eskolak eta, hala behar izanez gero, baita etxean ere. Ikasketa-plan pertsonalizatua eta banakako jarraipena eskaintzen ditugu.

Irakasleak

Tituludun irakasle taldea daukagu, goi-mailako prestakuntza eta gai guztietan esperientzia handia duena:
- Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak.
- Pedagogia Terapeutikoko profesionalak.
- Hizkuntzetako irakasleak.

Ikasgelak

Ondo hornitutako lau ikasgela ditugu; ekipamendu informatikoarekin eta liburutegi txiki baina bereziarekin.